XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Soniaren etxea ikusi beharko zenukete.

Bainu-ontzi mugikor bi, eta hogei logelatik gora daude.

Hainbesteko hotza egiten du bertan, ezen arnasa izoztu egiten baitzaigu, eta hitz egitean lurruna botatzen dugu ahotik, pelikuletan bezala.

Ez digute sekula sotora jaisten uzten, baina barruko patioan oiloak eta mazustak daude, eta zetarrak modatan jartzen direnean ikastolako ume guztiak datoz hosto bila zetarrei jaten emateko.

Eskimal Txikiak uste du zetarrek oiloak ere jaten dituztela, behin batean klaseko umeek oiloak ere eraman zituztelako.

Gainera, leiho bat dago, trangaturik, zabaldu ezin daitekeena, eta inork ere ez daki nora ematen duen.

Hau gutxi balitz, urtero-urtero gela baten zolua beheratzen zaie eta egun honetan ez doaz ikastolara.

Eskimal Txikia ez da umea, izenagatik hala ematen badu ere, atso zahar-zahar bat baizik, eta batzutan beldurra ematen digu, eta bestetan musu eskimalak;(...).